Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información

Etxalar

Etxalar inguru lasai eta atsegina duen eta muga ondoan dagoen herria da. Herria, "Tximista" errekak zeharkatzen du. Herrien hobekuntzagatik, Nazioko Turismo Saria jaso zuen Etxalarko herriak; XVI-XVII mendeetako etxebizitzak hartzen ditu barnean, eta herriak eskaintzen duen itxura paregabea da. Zenbait pelikula eta ikus-entzumeneko grabaketetako eszenatoki izan da.

Herriko berezitasunetariko bat, Andra Mari Birjinari dedikatutako elizaren lorategian aurki daitezkeen estelak dira. Bere eraikuntzen artean, Erdi Aroko Gaztelu dorrea dago, Tximista erreka ondoan kokatua dagoena.

Aipatutako guztiaz gain, Etxalar ezaguna egiten duen beste arrazoi garrantzitsuena, bere usategiak dira. Sare bidez ehizatzeko modu tradizionala da, eta IV mendeen antzinakotasuna dauka, denbora aurrera joan ahala, ia batere aldatu ez dena.

Etxalarko beste alderdi garrantzitsu bat, bere kokapen geografikoa da. Edozein tokitik gertu dagoela esan daiteke; mendi magalean dago, bertatik ibilaldi politak egin ahal izateko, eta hondartza ederretatik 30 minutu baino gutxiagora.

Herriaren inguruko informazio gehiago hemen: www.etxalar.eus

Ateraldiak oinez / kotxez


Gurutze etxearen kokapenak etxetik atera bezain laister, naturaz disfrutatzeko aukera ematen du.
Herrian bertan, inguruko leku zoragarrietarako bide ezberdinak daude seinalez adieraziak.

Usategiak.

Usoen garaian interesgarria, batez ere (Urria eta Azaroa).

Infernuko errota.

Artoa ehotzeko zonaldeko antzinako errota. Ezkutuko eta xarma handiko tokia.

Azkua Mendia.

Etxalarko gailur altuena, 748 metrotako altuerarekin. Inguruko bista ederrak.

Bortziriak

Bortziriak – Igantzi, Arantza, Lesaka, Etxalar eta Bera herriek osatzen dute. Bost herri hauek hiribildu maila historikoa dute, eta bere izaera, mugarekiko gertutasunagatik markatua izan da beti, baita XVI-XVII mendeen bitartean, lehen tailer industrialak bertan izateagatik.

Beran hasten den eta Lesaka, Igantzi eta Arantzatik pasatzen den San Juan Xarreraino ibilbidea markatua dago. Erreserba Natural honetan, potere sendagarriak dituen urak daudela esaten da, santuaren haitzulo pean. Bidasoako Bide Berdeak errekatik paralelo igarotzen diren 27 km dauzka. Erreka honen ondoan, Endarlatsa eta Doneztebe elkartzen dituen Tren Txikiaren trenbidea dago, zeinean zehar errekan izokinen saltoak ikus daitezkeen.

Hegoaldean, Bertizko Jaurerria Natur Parkea aurkitzen da, bertan lorategi botanikoa dagoelarik. Ekialdean, Zugarramurdiko leizeak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoa daude, baita Urdaxen estalagmitaz beteriko kobazuloak ere.

Lesakako ihauteriak interesgarriak dira, bertako zaku zaharrekin; Arantzakoak, mozorroek antzeztuak; baita Berakoak ere, bi alderdi aurkezten dituztenak, kalderero eta zingaroen konpartsaren irteera eta iñude eta artzaien desfilea. Uztailaren 7an, Lesakako San Ferminetan, "makil dantza" dantzatu egiten da errekaren karel gainean.

Zer ikusi

Etxalar eta bere inguruetako xarma ezagutu.

Zugarramurdiko Leizeak

| 8 km-tara |

Zugarramurdiko Leizeak  dituen magia, fantasia eta sorginkeriak puntu turistiko garrantzitsu batean bihurtu dute mugatik 400 metrotara eta mendebaldeko nafar Pirinioetan dagoen herri hau. Sorginen museoa ere bertan dago.

Bertizko Jaurerria Natur Parkea

| 11 km-tara |

Mendebaldeko nafar Pirinioan dagoen Natur Parke honetan, primerako lorategi botanikoa dago, zozo, urtxintxa, eta zazpi okil mota ezberdinez beteta dagoelarik.

Artikutza lursaila

| 13 km-tara |

Artikutzako lursaila 3.800 hektarea dituen paraje naturala da, zeinean animalia kantitate handiak dauden, horietako asko desagertzeko arriskuan daudenak, baita 6 miloi pago eta haritz baino gehiago ere. Urtegi bat ere badago.

Zer egin

Gure zonaldeko ekitaldiez disfrutatu.