Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información

Ongi etorriak gure etxera

Gurutze erabat berritua dagoen etxe tradizionala da, Etxalarko herri-erdigunean aurkitzen dena (800 biztanle dituen herria).

Etxea, jabeen eraikuntza berdinean aurkitzen da. Kaletik aparteko sarrera dauka, eta aparkaleku pribatua. Aterperen aurrean, lorategi zabala dauka, disfrutatzeko altzairuz erabat hornitua.

Gurutze etxea, toki erosoa da, atseden egun batzuetan beharrezkoa izango den guztiaz hornitua.

Landetxea

4 pax

Herria

Osoa

Ez

Ez

Etxea

Logelak

Etxeak 2 logela bikoitz dauzka (horietako bat 2 oheekin, bestea ohe handiarekin). Bi logelak landatar moduan daude dekoratuak, egurrezko horma-armairu, mesanotxe eta oheak dituztelarik.

Amankomuneko espazioa

Amankomuneko espazioan, sukaldea, jangela eta egongela aurkitzen dira. Sukaldea erabat hornitua dago (ontzi ikuzgailua barne). Egongelak, telebista eta sofa dauzka; eta egongelan, 4 pertsonentzako mahaia dago.

Kanpoaldea

Etxeak lorategi zabala dauka, disfrutatzeko altzairuz erabat hornitua. Lorategian haurrentzat parkea dago, kolunpio, txirrista eta egurrezko etxetxoekin, familiako txikienek disfrutatu ahal izateko.

Okindegia etxe ondoan

Etxearen ondoan, Haritzpe Okindegia aurkitzen da (familiarena den okindegia), non bezeroek eguneko ogia eta bertan egindako produktu ezberdinak erosteko aukera izango duten.

Haritzpe Okindegia

Gehiago kontatzen dizugu

Kalefakzioa

Telebista egongelan

Barbakoa

Aterpea

Haurrentzat parkea

Lorategi itxia

Aparkalekua

Bazenekien Etxalarren Interes Kulturaleko Ondasun deklaratu den sarearekin ehizatzeko modu berezi bat badela?

Urrian, uso-saldoek Etxalarko zerua zeharkatzen dute. Haritz eta pagoen artean izkutuan dauden ehiztariek, harrapakin itxura dutenak airera botatzen dituzte. Horrela usoek beheraka egiten dute, eta ondoren sareekin ehiztariek harrapatuko dituzte.

Baina gure zonaldeak, askoz gehiago eskaintzen du.

Zonaldeak eskaintzen dituen aukera gehigago ezagutu

Non gaude

Gure etxea Etxalarren, Nafarroan, aurkitzen daGoikolanda kalean, 8.zenbakian.

Behin Etxalarren sartua, plazaraino iritsi beharra da, eta ondoren eskuin aldera jo. 200metro igaro ondoren ezkerretara jo, Landagain eskolarako bidea hartuta. Eskola aurretik pasatuta, 50metroetara dago gure etxea.

GPS lokalizazioa: Latitudea 43.23330 - Longitudea-1.63490.

Prezioak eta egun libreak ikusi.

Bisitatu gaitzazu